XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

errespetu eta eragozpen gutxiago adierazten zuten, bat-batekotasun gehiagoz jokatzen zuten eta zarata gehiago sortzen zuten.

Bukatzeko eta baloreen gaiarekin erlazionatu asmoz, esan, mutilak ez zirela hain konbentzional agertzen, hau ulertuz, giza taldeen elkarbizitza errazteko ematen diren arauen errespetu gisa.

3.2. Baloreak

Baloreak izendaturiko sail honetan, irakaslearen interbentzioa baino lehen, denon artean lan egin ahal izateko beharrezkoak diren oinarrietan etendura batzuk ikusi ditugu, zuzenki balore eta jarreren multzoan sar ezin ditzakegunak.

Orokorrean elkarbizitzarako arauak ez dira errespetatzen.

Honako hauek bezala: pertsona bati hitz egiten bukatzen ez utzi, hitz egiteko txanda ez errespetatu, publikoak diren gauza eta objektuak behar bezala ez erabili, ez agurtu, modu oker batean eseri, e.a.

Zehatzago esanda, unitatearen gauzatzea dela eta gelara doazen pertsonei zuzenduriko agurrari loturiko arauak axolagabekeriaz, arduragabekeriaz ahaztu egiten dira.

Horixe gertatu zen behatzaile eta bideo teknikarien kasuan.

Antzematen da ere, besteak ez entzuteko neska eta mutil batzuen joera eta gehienbat andereñoarekin adi ez egotearena, eta azken honek andereñoa asko gogaitarazten duen.

Javier, elkarrekin daramatzagun hiru egun hauetan esan dugunetik ez zaizu ezer interesatzen.

Ez baldin bazaizu interesatzen, sentitzen dut, zeren orduan denbora galtzen ari baikara, bai zuk eta baita nik ere, zeren eta errespetuaren gainean hitz egiten hasiko bagina, bada ikusi.

Era berean, hitz egiteko txanda eskatzera ez daude ohituak, ezta besteenak errespetatzera ere.

Aitorri ez zaio kasurik egiten, ez baitu hitz egiteko eskua altxatu.

Hitz egin nahi duzuenean eskua altxatu. Bale?

Besteen hitzak errespetatzen badakizuenik ez dut nabari, ezta hitz egiteko eskuak altxatzen badakizuenik ere.

Dudarik gabe, konbentziozko arau hauen azpian balore zehatz batzuk aurkitzen ditugu.

Errespetuaren balorea da gehienbat hauen guztien komuneko izendatzailea.

Unitatea martxan jarri zenean, nahitaezko interbentzioei dagokienean, antzeman daiteke irakaslearen aldetik lan esplizitu bat arau, jarrera eta baloreen inguruan.